Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Fernandez bizkaitarrak 4x400 metrokoan debutatu du Europako Txapelketan, baina dominarik gabe geratu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sailkapen nagusian, Belgikak irabazi du urrea, 3:05.83ko denborarekin, eta Frantzia (3:06.52) eta Herbehereak (3:06.59) sailkatu dira jarraian. Espainia laugarren izan da, 3:06.87ko denborarekin.

  • Markel Fernandez errelebo lasterketan

    Markel Fernandez errelebo lasterketan. Argazkia: EFE

4x400 metroko errelebo-lasterketan lehiatu den Espainiako taldea (Oscar Husillos, Markel Fernandez, Lucas Bua eta David Garcia Zurita) dominarik gabe geratu da Istanbulgo (Turkia) pista estaliko Europako Txapelketan, ia lasterketa osoa menderatu eta azken esprintean podiumera igotzeko aukerak galdu ondoren.

Husillos lasterketaren buruan hasi da, lehenengo kalea irabazi eta 45.90ean Markel Fernandez bizkaitarrari erreleboa emanda, eta honek taldekideak emandako abantaila aprobetxatu du distantzia mantentzeko.

Lucas Bua toledotarrak bederatzi metroko tartea izan du Kevin Borlee belgikarrarekiko hirugarren erreleboan, eta, dena erabakitzeke zegoela, David Garcia Zuritak ekin dio azken erreleboari. Azken ehun metroetan, indarrak huts egiten hasi zaizkio, eta Julien Watrin belgikarra, Muhammad Abdallah Kounta frantziarra eta Liemarvin Bonevacia nederlandarra bere aurretik helmugaratu dira.

Sailkapen nagusian, Belgikak irabazi du urrea, 3:05.83ko denborarekin; ondoren, Frantzia helmugaratu da (3:06.52) eta Herbehereak izan da hirugarren (3:06.59). Espainia laugarren heldu da, 3:06.87ko denborarekin.