Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Anaitasunak agur esan dio Errege Kopari Ademar Leonen aurka porrota jasota (27-28)

A. B. E. | EITB Media

Helvetia Anaitasunak 27-28ko emaitzarekin galdu du Leongo taldearen kontra jokatutako Kopako hirugarren kanporaketako partida eta txapelketatik at geratu da. Nafarroako taldea sei goleko abantailarekin iritsi da atsedenaldira, baina Ademar nagusi izan da bigarren zatian, eta norgehiagoka irabazi du.

  • Helvetia Anaitasuna - Ademar Leon

    Helvetia Anaitasuna - Ademar Leon partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: @AnaitasunaBM

Helvetia Anaitasuna eskubaloiko Errege Kopatik at geratu da asteazken honetan, martxoaren 15ean, etxean Abanca Ademar Leonen aurka galduta 27-28ko emaitzarekin txapelketako hirugarren kanporaketako partida.

Lehen zatian bikain ibili da Nafarroako taldea. Hasierako 15 minutuetan parekotasuna izan da nagusi, baina ordutik aurrera Anaitasunak hartu du partidaren aginte-makila, zuloa ireki du markagailuan eta sei goleko abantailarekin joan da atsedenaldira (16-10).

Bigarren zatiaren hasieran, ordea, bost gol jarraian sartu ditu Ademar Leonek, eta tarte horretan Anaitasunak ez du golik sartu; ondorioz, desabantaila gol bakarrera murriztu du talde bisitariak (16-15).

Lehia asko estutu da. Neurketako 45. minutuan bi goleko errenta izan du Helvetia Anaitasunak (20-18), eta gol bakarrekoa norgehiagokako 50.ean (22-21). Bost minutu beranduago, aldiz, Ademar Leon aurretik jarri da (24-26), ondo kudeatu bi goleko abantaila, eta Nafarroako taldeari ezinezko egin zaio horri buelta ematea.

Azkenean, Helvetia Anaitasunak porrota jaso du gol bakarragatik (27-28), eta agur esan dio Errege Kopari.

Fitxa teknikoa:

27– Helvetia Anaitasuna (16+11): Cancio; Gaston (3), Arthur (7), Castro (3), Elustondo (-), Bazan (5), Chocarro (2)-hasierako taldea-Edu (-), Ganuza (1), Meoki (1), Aitor Garcia (-), Goñi (-), Redondo (-), Pinto (4), Bonanno (1), Bar (-).

28 – Abanca Ademar León (10+18): Saeid; Dario (1), Mota (-), Fernandez (1), Martinez (-), Santista (3), Deividas (2)-hasierako taldea- Miñambres (2), Casqueiro (2), Sanz (-), Saiz (-), Panagiotis (-), Kim (1), Castro (10), Duarte (2).

Emaitza bost minutuero: 3-1, 6-4, 7-5, 11-6, 14-8, 16-10 (atsedenaldia), 16-15, 19-18, 20-19, 22-21, 24-26, 27-28 (amaiera).

Epaileak: Miguel Soria Fabian eta Jesus Alvarez Menendez. Helvetia Anaitasunako Bonanno, Aitor Garcia, Pinto, Arthur, Edu, Meoki eta Bazan kanporatu dituzte, baita Abanca Ademar Leoneko Santista, Castro eta Saeid jokalariak ere.