Itxi

Beste kirolak

Wimbledon

Federrek garaipen erraza lortu du, Fogniniren aurka

Erredakzioa

Fabio Fognini 6-1, 6-3 eta 6-2 gainditu du Suitzako tenislariak. Benneteau-Russell norgehiagokako garailea izango da Federerren hurrengo aurkaria.

  • Federer. Argazkia: EFE

    Federer. Argazkia: EFE

Roger Federerrek Fabio Fognini italiarra aise gainditu du, eta Wimbledoneko hirugarren kanporaketa jokatuko du. Suitzarrak 6-1, 6-3 eta 6-2 irabazi du ordu bete eta hamalau minutuko neurketa. Munduko hirugarren sailkatuak aurreneko unetik erakustaldia eman du Londreseko txapelketan, eta partida arazorik gabe irabazi du.

Hirugarren kanporaketan, Julien Benneteau frantziarraren eta Michael Russel estatubatuarraren partidako garailearen aurka jokatuko du Roger Federerrek.