Itxi

Beste kirolak

Atletismo

Naroa Agirre Europako Txapelketatik kanpo geratu da

Erredakzioa

Donostiarra 4,15 metroetan geratu da eta ez du pertika-jauziko sailkapen fasea gainditu.

  • Naroa Agirre Helsinkiko txapelketetan. Argazkia: EFE.

    Naroa Agirre Helsinkiko txapelketetan. Argazkia: EFE.

Naroa Agirre pertika-jauziko finaletik kanpo geratu da Helsinkin egiten ari diren Europako Atletismo Txapelketan. Donostiarrak ez ditu 4,15 metroak gainditu. Finalera zuzenean pasatzeko, kirolariek 4,45 metroko jauzia egin behar zuten.

Agirrek 3,05 metroko altuera lehenengo saioan gainditu du eta 4,05ekoa bigarrenean, baina ezin izan du 4,15ekoa gainditu. Gipuzkoarrak lesio asko izan ditu azken bi urteetan, eta ez du Europako Txapelketa ondo prestatzeko modurik izan.

Larunbatean, Alazne Furundarenaren txanda izango da. 4 errelebuko 100 eta 400 metroko probetan arituko da.