Beste kirolak
Ez du babeslerik aurkitu
San Antoniok uko egin dio Asobalen jokatzeari
Erredakzioa
Doroteo Vicente presidenteak eman du erabakiaren berri. Diru arazoek eragindako erabaki gogorra hartu behar izan du eskubaloi klub historikoak.
Orain 19 urte antzeko zerbait gertatu zitzaion, eta horren ostean iritsi ziren lorpenik handienak, Europako Txapelketa adibidez. Asobalen ez, baina San Antoniok taldea lehen mailan mantendu nahi du, hori bai, Iñaki Aniz ez den beste norbaitek gidatuta.