Beste kirolak
Espainiako txapelketa
June Kintanak laugarren titulua lortu du Espainiako disko jaurtiketan
agentziak | eitb media
Nafarra nagusitu da Valentziako Torrent herrian, 53,88 metroko jaurtiketa onenarekin.
-
June Kintana. Argazkia: Grupompleo Pamplona Atlético
June Kintana nafarrak laugarren titulua lortu du, hirugarrena jarraian, Espainiako disko jaurtiketa txapelketan, larunbat honetan Torrenten 53,88 metroko saiakera onena egin ostean.
Grupompleo Pamplona taldeko atletak garaipena lortu du Andrea Alarconen (AA Catalunya) aurretik, zeinak zilarrezko domina eskuratu baitu 50,43 metroko markarekin.
Daniela Fernandez gazteak (Valencia Club Atletismo) osatu du podiuma. 17 urte besterik ez ditu eta hirugarren bukatu du 50,06 metroko marka eginda.