Itxi

Beste kirolak

AEBetako Irekia

Aurreneko 'handia' Andy Murrayentzat

Erredakzioa

Eskoziako tenislariak Dovak Djokovic gainditu du partida luze eta zorrotz batean, 7-6(10), 7-5, 2-6, 3-6 eta 6-2.

  • Andy Murray. Argazkia: EFE

    Andy Murray. Argazkia: EFE

Andy Murray tenislari eskoziarrak bere aurreneko "Grand Slam"a irabazi du, AEBetako Irekia hain zuzen ere. Murrayk Novak Djokovic gainditu du partida luze eta zorrotz batean eta titulua azken setean erabaki da, 7-6(10), 7-5, 2-6, 3-6 eta 6-2.

Garaipen honekin, munduko sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da Murray, orain arte Nadal zegoen hirugarren postuan.