Beste kirolak
Nuptse 2012 espedizioa
Iñurrategiren, Zabalzaren eta Vallejoren lehen pausoak Island Peaken
Erredakzioa
Euskal mendizaleak oinarrizko kanpalekura itzuli dira dagoeneko. Gau bat 5.400 metrora lo egin dute, eta bigarrena 6.000 metrora, altuerara egokitzeko.
-
Island Peak. Argazkia: Basque Team
Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak astelehenean oinarrizko kanpalekua ezarri zuten Chukungen (4.600 metrora), gainean zeramaten zamarekin. Ostegunean falta zitzaien guztia errekuperatu eta motxilak sorbalda gainean hartuta Island Peak-era abiatu ziren, 6.200 metroko mendira, bertan lo eta altuerara egokitzeko, Basque Teamek jakitera eman duenez.
Mendizaleak oinarrizko kanpalekura itzuli dira dagoeneko. Lehendabiziko gaua 5.400 metrora lo egin dute, eta bigarrena 6.000 metrora.
Euskal mendizaleek zalantza bakarra ekarri dute bueltan: Nuptseko hegoaldeko hegaleko ekialdeko tontorrera igotzen duen bideak oso bukaera zorrotza eta zalantzagarria du, batez ere alpetar erara igotzeko.
Beraz, ez dute momentuz bidea aukeratu. 5 kilometroko zabalera eta 2.500 metroko desnibela duen horma ondo aztertu beharra dago eta tontorrera eramango dituen bidea ere gauza bera.
Bi eguneko atsedenaldia hartuko dute orain oinarrizko kanpalekuan, eta ondoren Naturgas/BBK Nuptse 2012 espedizioa berriz ere paretara abiatuko da egokitze lanarekin jarraitzeko.