Beste kirolak
Guerreras Liga
Zuazok porrota jaso du Beti-Onaken aurka Barakaldoko derbian (26-30)
EITB MEDIA
Zuazo ia partida osoan zehar korrontearen aurka aritu da. Aldeak ahalik eta gehien murriztu ditu, baina Replasa Beti-Onak taldeak azken minutuetan erantzuten jakin du garaipena ziurtatzeko.
-
Zuazo vs Replasa Beti-Onak Argazkia: @gorabarakaldo
Replasa Beti-Onak Nafarroako taldeak Zuazo eskubaloi taldea menderatu du larunbatean, Lasesarreko derbian. Beti-Onak garaiz erreakzionatzeko gai izan da, eta garaipenaren giltza aurkitu du Bizkaiko taldearen aurka, Guerreras Ligako azken-aurreko sailkatuak espero baino zailtasun gehiago jarri baititu.
Zuazo partida irabazten hasi da, baina bisitariek, defentsa-aldaketa bati esker, markagailuari buelta eman diote, eta lau goleko errentarekin joan dira atsedenaldira (13-17).
Bigarren zatian, etxeko taldeak asko murriztu du aldea, gol bakarrera jarri baita, baina, orduan, partidaren azken minutuetan, Replasa Beti-Onak taldeak gogor estutu du, neurketa errenta eroso batekin amaitzeko eta bolada ona luzatzeko, bost partida jarraian baitaramatza galdu gabe (26-30).
Fitxa teknikoa
26 - Zuazo: Ferreira, Ojea (2), More (10), Orbañanos (3), Gil (4), Garoa (3) eta Izaro (1); Zaballa, Amilibia, Valero, Puigbo (2), Permach, Ixone (1) eta Polo.
30 - Replasa Beti-Onak: Luzuriaga, Zamora (3), Brasil (7), Sans, Estitxu Rodriguez (5), Canas (5) eta Ayelen Garcia (1); Mallo, Fonkeng (3), Hernández, Aileen Ripa, Fernandez-Agusti (4), Gutierrez (2), Arruabarrena, Urbitarte eta Encinas.
Partzialak (bost minututik bost minutura): 3-2, 6-4, 8-7, 10-9, 11-14, 13-17 (atsedenaldia); 16-19, 19-21, 20-21, 22-23, 23-26 eta 26-30.
Epaileak: Gutiérrez Sobrino eta Monjo Ortega.