Beste kirolak
Bihotzekoak jota
Mikel Ziarrusta eskalatzailea hil da
ETB
26 urteko gasteiztarra Euskal Herrian etorkizunik oparoena zeukan kirol eskatzailea zen.
Mikel Ziarrusta eskalatzaile gaztea hil egin da. 26 urterekin hil da etxean, bihotzekoak jota.
Suhiltzailea lanbidez, gasteiztarra Euskal Herrian etorkizunik oparoena zeukan kirol eskalatzailea zen. Izan ere, Euskal Herriko eskalada txapelduna izan zen, eta gainera 9a mailako bidea ere bazuen palmaresean.
Eskalada mundua sakon astindu duen albistea da Ziarrustaren heriotza.