Beste kirolak
Guerreras Liga
Bera Bera izan da nagusi Beti Onaken aurkako derbian (31-26)
EITB MEDIA
Nafarroako taldea irabazten hasi zen arren, Bera Berak lortu zituen garaipenaren bi puntuak, Guerreras Ligan aurreratutako 14. jardunaldian.
-
Bera Bera-Beti Onak derbiko argazkia. Irudia: Bera Bera
Super Amara Bera Berak irabazi zuen asteazken honetan Beti Onaken kontra jokatutako derbia, Gascan, Donostian. Nahiz eta Nafarroako taldea aurretik hasi (2-7), atsedenaldira berdinduta iritsi ziren (13-13), eta azkenean Donostiakoak izan ziren nagusi Bidebietan (31-26).
Lehen zatian Replasa Beti Onakek menderatu zuen norgehiagoka, Patri Encinas atezainaren lan onari esker: 14 geldiketa egin zituen. Joao kantxaratuta, Bera Beraren erasoak hobera egin zuen apurka-apurka, eta Donostiakoak aldea murrizten joan ziren. Hala, markagailuan 13-13ko berdinketa zutela joan ziren aldageletara.
Itzuleran, Alvarezek aurretik jarri zuen taldea (15-14), baina berehala berdindu zuen ostera ere Beti Onakek, Zamorarekin eskutik. Gipuzkoako taldeak, bestetik, Louisen lana baliatu zuen bi goleko aldea hartzeko; kanpoko taldekoen artean, Esther Rodriguez ari zen nabarmentzen. Hala eta guztiz ere, Prades indartsu bueltatu zen atera, eta ezinbestekoa izan zen Rodriguezen erasoa geldiarazteko.
Super Amara Bera Berak abantailarekin jokatu zituen azken minutuak. Azkenik, Karstenek, soilik 9 minutu jokatuta, garaipena baieztatu zuen.
Orain, Imanol Alvarezen jokalariek larunbatean Alemanian jokatu beharko duten neurketan jarrita dute helburua.
FITXA TEKNIKOA:
31 -Super Amara Bera Bera 31 (13+18): Prades, Erauskin (2), MenEndez, Gavilan (1), Alvarez (2, 1 penaltiz), Arroyo (6, 2 penaltiz) eta Hernandez (6) –hasierako taldea- Joao (3), Rodrigues (1), Tchaptchet, Arrojeria (3), Ogonovszky (1), Louis (3), Etxeberria, Karsten (2, 1 penaltiz) eta Kostic.
26- Replasa Beti Onak 26 (13+13): Encinas, Urbitarte (3), Mallo (1), Fonkeng (1), Brasil (4), Ripa (4) eta Zamora (3) –hasierako taldea- Sans (3), Rodriguez (4), Gutierrez, Hernandez, Zalguizuri (2), Canas, Arruabarrena eta Luzuriaga.
Epaileak: Jordi Pinilla eta Eric Deiros (Katalunia).