Itxi

Beste kirolak

Trial Indoor X-Trial

Busto bigarren izan da Clermonten, eta X-Trialeko Munduko Txapelketako lidergoa galdu du

EITB MEDIA

Toni Bou pilotuak Jaime Busto bizkaitarra hartu du mendean Clermont-Ferranden, eta Munduko Indoor Txapelketan lidergoa bereganatu du, bost puntuko errentarekin.

  • Jaime Busto, podiumeko bigarren tokian Argazkia: Jaime Busto

    Jaime Busto, podiumeko bigarren tokian Argazkia: Jaime Busto

Toni Bouk (Montesa) X-Trialeko Munduko Txapelketako lidergoa eskuratu du, Jaime Busto (GasGas) pilotuaren aurretik, hirugarren proba puntuagarria irabazita Clermont-Ferranden (Frantzia).

36 aldiz munduko txapeldun izan denak Gorlizko pilotuari lehen postua kendu zion duela astebete Chamberyn, bertatik 35 punturekin berdinduta irten baitziren, eta ostiral honetan lidergoari eutsi dio, 55 punturekin, Bustori bost puntuko errenta aterata. Munduko Txapelketan hirugarren Adam Raga (Sherco) da, 33 punturekin.

Pista estaliko trialeko Munduko Txapelketako laugarren hitzordua, bestalde, otsailaren 2an izango da, Bartzelonan, Palau Sant Jordin.