Itxi

Beste kirolak

AUSTRALIAKO IREKIA

Keysek Australiako Irekia irabazi du Sabalenka mendean hartuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Estatubatuarrak bere kirol ibilbideko lehen Grand Slama bereganatu du Melbournen, Sabalenka faborito handiari irabazita.

1:28
Madison Keys, garailearen sariarekin. Argazkia: Efe.

Madison Keys estatubatuarrak (19) Australiako Irekiko finalean Aryna Sabalenka bielorrusiarra eta munduko lehen sailkatua mendean hartu du (6-3, 2-6 eta 7-5), bi ordu eta bi minutu iraun duen partidan.

Illinoisko tenislaria (Estatu Batuak), Sabalenkari Australiako Irekia hirugarrenez jarraian irabaztea eragotzi diona, Grand Slam titulua lortu duen laugarren jokalaririk beteranoena da 29 urterekin; Flavia Pennetta italiarraren (US Open 33 urterekin), Ann Jones britainiarraren (Wimbledon 30 urterekin) eta Francesca Schiavone transalpinaren (Roland Garros 29 urterekin) atzetik.

2025eko edizioko txapelduna zazpigarren postura igoko da WTA sailkapenean, azken zortzi urteetako mamuak gaindituta. Izan ere, 2017an, Flushing Meadowseko finalean Sloane Stephens herrikidearen aurka galdu zuen (6-3 eta 6-0), eta kolpe handia izan zen tenislariarentzat.