Beste kirolak
AUSTRALIAKO IREKIA
Jannik Sinnerrek titulua berretsi du Australian Zvereven aurka, eta bere hirugarren Grand Slama irabazi du
Agentziak | EITB MEDIA
Italiako tenislaria Alexander Zverev alemaniarrari gailendu zaio igande honetan (6-3, 7-6 (4), 6-3). Munduko lehenak iazko garaipena berretsi du eta bere kirol ibilbideko hirugarren Grand Slama poltsikoratu.


Jannik Sinner tenislari italiarrak Australiako Irekia bigarrenez irabazi du, denboraldiko bere lehen Grand Slama, igande honetan, finalean Alexander Zverev alemaniarra (6-3, 7-6 (4), 6-3) mendean hartuta. Gaurkoa bere ibilbideko hirugarren Gran Slama da.
23 urteko transalpinoak sakearekin ez du barkatu, eta partida osoan 'break' aukera bakar bat ere eman gabe, atsedenik gabe mugitu du tenislari germaniarra pista barrenean.
Gaurkoarekin, historiako Grand Slam titulu gehien lortu dituen italiarra bihurtu da Sinner, 1959an eta 1960an Roland Garrosen irabazi zuen Nicola Pietrangelirekin berdinduz. Izan ere, 2024an beste bi "handi" irabazi zituen italiarrak: Australiako Irekia eta US Opena.