Itxi

Beste kirolak

Krosa

Majida Maayouf arabarrak zilarra lortu du Espainiako txapelketan

Agentziak | EITB MEDIA

Lehen postua Carolina Robles andaluziarrak lortu du. Gizonezkoetan, urrea Yahya Aouina Gaztela Leongo ordezkariarentzat izan da.

  • Majida Maayouf, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

    Majida Maayouf, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

Majida Maayouf arabarrak zilarra lortu du Espainiako kros txapelketako 107. ekitaldian. Lehia banaka eta erkidego autonomikoen artekoa izan da, Madrileko Getafe udalerrian.

Urrea Carolina Robles sevillarrak eraman du, 2.000 metro inguruko zirkuituari bost itzuli emanda.

Andaluziarrak aurreikuspenak bete ditu eta iaz lortutako garaipena berretsi du, hasieratik lasterketa buruan joanda. Berak lehiatutako azken lau txapelketak poltsikoratu ditu Roblesek.

Bigarren Aciru Knight ugandarra helmugaratu da, Gaztela Mantxako ordezkaria, lehiatik kanpo, eta ondoren Mayida Maayouf arabarra eta Angela Viciosa gaztela leondarra helmugaratu dira, zilarra eta brontzea irabaziz.

Yahya Aouina, urrea gizonezkoetan

Gizonezkoen lasterketan, azkarrena Rodrigue Kwizera Valentziako erkidegoko ordezkaria izan da, baina korrikalaria sailkapenetik kanpo lehiatu da Espainiako herritartasuna ez izateagatik. Bere atzetik Yahya Aouina sartu da, atzetik erasoa jo eta ezustekoa emanda. Sorian bizi zen atletak Abdessamad Oukhelfen gainditu du azken txanpan.

Aaron Las Heras kataluniarrak hirugarren egin du.