Beste kirolak
Eskubaloia
Bidasoa Irunek Unai Barreto lotu du 2030era arte
EITB MEDIA
Harrobiko jokalari irundarra klubeko behe mailako taldeetan hezi da. Lehen urteko jubenila izanik, Plenitude ligan debutatu zuen.
-
Unai Barreto Bidasoa Irungo jokalaria
Bidasoa Irunek Unai Barreto jokalariarekin kontratua 2030eko ekainaren 30era arte luzatzea adostu du, ostegun honetan iragarritakoaren arabera.
Jokalari irundarra klubeko behe mailako taldeetan hezi da. Jubenil mailako lehen urtean, Plenitude Ligan egin zuen debuta, eta bi gol sartu zituen. Horrez gain, Il Capo Hondarribia taldean jokatzen du: 37 gol sartu ditu oraingoz, hiru partidako.
Unai Barreto, 2030.
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) January 30, 2025
Harrobiko jubenila bere lehen kontrau profesionala sinatu du. Zorionak Unai!
El canterano juvenil ha firmado su primer contrato profesional. ¡Felicidades Unai!
¿https://t.co/usKCiw7FBk#AupaBidasoa¿ #EtorkizuneraBegira #goraHarrobia¿ pic.twitter.com/aDI98EIf2Q