Beste kirolak
Eskubaloia
Gorka Nietok Bidasoarekin berritu du, 2028ra arte
EITB MEDIA
Julen Aginagalde klubaren kirol zuzendariaren iritziz, kapitainak taldean jarraitzea "estrategikoa" da. Gorka Nietok 2026a arteko kontratua zuen; hortaz, bi urtez luzatu du akordioa.
-
Gorka Nietok 2028ra arte berritu du. Argazkia: Bidasoa Irun.
Gorka Nieto Bidasoa Irun taldeko kapitainak Gipuzkoako klubarekin lotzen duen kontratua berritu du, 2028ra arte, asteazkenean Irungo taldeak iragarri duenez. Hain zuzen ere, Gorka Nietok bi urtez luzatu du kontratua, orain arte indarrean zegoen akordioa 2026ra artekoa baitzen.
Julen Aginagalde klubaren kirol zuzendariaren esanetan, kapitainak taldean jarraitzea "estrategikoa" da. Gorka Nietok 23 urte ditu, eta 2023an izendatu zuten Bidasoako lehen taldearen kapitain.
"Albiste oso ona da, elkarrengan dugulako konfiantza, eta adierazten duelako proiektuak aurrera jarraitzen duela", esan du Aginagaldek, Bidasoaren webguneak jasotako adierazpenetan.