Itxi

Beste kirolak

EHF Europa Liga

Europa Ligako Fredrikstad - Bera Bera partida, igande honetan, ETB4n eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Donostiako taldeak Europako Ligako final-laurdenetarako pauso erabakigarria eman dezake Fredrikstadi Norvegian irabazten badio. Horrek aukera emango lioke multzoko bigarren postua lortzeko, gutxienez.

  • Europa Ligako Fredrikstad - Bera Bera partida, igande honetan, ETB4n eta eitb.eus-en

    Europa Ligako Fredrikstad - Bera Bera partida, ETB4n eta eitb.eus-en Argazkia: EITB Media

Super Amara Bera Berak, igande honetan, Fredrikstad Ballklubb taldearen aurka jokatuko du Norvegian, Installatøren Arenan. Imanol Alvarezek "hil edo biziko" partidatzat jo du neurketa, Gipuzkoako taldeak behin betiko urratsa eman dezakeelako Europa Ligako final-laurdenetara igarotzeko.

Partida honen ondoren, Parisera bidaiatzea geratuko litzateke azken sailkatuaren aurka jokatzeko, eta fase hori ixteko, Bensheim-Auerbach taldea (egungo liderra) hartuko luke Donostiako taldeak Gascan. 

Fredrikstaden aurkako partida, beraz, oso garrantzitsua da; izan ere, galduz gero, Bera Bera behartuta egongo litzateke Frantziako hiriburuan indargune asko dituen eta oraindik galdu gabe jarraitzen duen talde alemaniarra mendean hartzera.

Partida zuzenean izango da ikusgai, 18:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB4n.