Itxi

Beste kirolak

Adierazpenak

Felix Baumgartner: 'Konortea galduko nuela uste izan dut'

Erredakzioa

"Oso zaila izan da. Deshidratatuta zaude, nekatuta. Mundua ezberdina da hor goian eta gorputzak ez du berdin erantzuten", adierazi du austriarrak.

  • Felix Baumgartner, lurra hartu eta gero. Argazkia: EFE

    Felix Baumgartner, lurra hartu eta gero. Argazkia: EFE

"Konortea galduko" zuela uste izan du Felix Baumgartner austriarrak igande honetan egindako jauzi estratosferikoan. Baumgartnerrek soinu-langa hautsi du.

"Uste genuena baino zailagoa izan da. Konortea galduko nuela uste izan du", adierazi du 1342 kilometro orduko abiadura harrapatu eta gero. Baina kirolaria bere kordean izan da jauzi osoan zehar. "Deshidratatuta zaude, nekatuta. Mundua ezberdina da hor goian eta gorputzak ez du berdin erantzuten", gaineratu du.

Jauziak lau minutu eta 20 segundoko iraupena izan du eta ezin izan du aurretik zegoen marka gainditu. Joe Kittinger da errekor horren jabea. Orain 84 urte ditu eta Baumgartner lagundu du misio berrian.