Itxi

Beste kirolak

NFL

Eagles, Super Bowleko txapelduna, Chiefsi finala irabazita

EITB Media

Filadelfiako taldeak 40-22ko emaitzarekin menderatu du Kansas Cityko taldea finalean, eta bigarrenez bereganatu du NFLko titulua. Chiefsek ezin izan du Super txapelketa hirugarrenez jarraian irabazi.

  • Philadelphia Eagles

    Eagleseko jokalariak eta teknikariak, Super Bowleko garaikurrarekin. Argazkia: Europa Press

Philadelphia Eagles da Super Bowleko txapelduna, Kansas City Chiefsi finala irabazita, 40-22ko emaitzarekin. Hala, bada, Eaglesek amaiera eman dio Patrick Mahomesek eta Chiefsek NFLn izandako agintaldiari.

Eagles taldeak bere historiako bigarren Super Bowla bereganatu du, New Orleanseko Caesars Superdome estadioan jokatutako finalean ezustekoa emanda. Horrela, Eaglesek mendekua hartu zuen, duela bi urte Chiefsen aurka finala galdu baitzuten Glendalenen (Arizona). Horrez gain, Kansas City Chiefsi hiru Super Bowl jarraian irabaztea galarazi diote.

Jalen Hurts izan zen Eaglesen garaipenaren protagonista nagusia, 22tik 17 pase on eman ditu 221 yarda egiteko eta touchdowneko bi pase ere eman ditu. Gainera, Filadelfiako taldeko izarrak lurretik 72 yarda egitea lortu du, hamaika lasterketarekin, eta touchdown bat ere erdietsi du.