Beste kirolak
EHF EUROPEAN LEAGUE
Final laurdenetarako txartela ziurtatuta, Bidasoa Irunek Benficaren aurka jokatuta amaituko du multzoen fasea
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Irungo taldeak ez du ezer jokoan, matematikoki sailkatzea lortu duelako dagoeneko. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-en eta ETB4n, 20:45etik aurrera.
-
Bidasoa Irun
Bidasoa Irunek gaur gauean bukatuko du Europa Ligako multzoen fasean egindako ibilbide arrakastatsua, Benficaren aurkako partidan, Lisboan. Taldeko lehen postuan, final laurdenetarako sailkatzea lortu du dagoeneko; hortaz, ez du ezer jokoan. 20:45etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai norgehiagoka, zuzenean.
Lau taldeko lehen kanporaketa irabazteaz gain, Limoges eta Benfica talde garrantzitsuen aurretik geratu da.
Gaurko neurketa ez datorkio une onean Bidasoari; izan ere, hainbat jokalari min hartuta daude eta beste batzuk, zalantzan. Egoera horren ondorioz, asteburuan galdu egin zuen ligan, Cuencaren kontra (32-30).
Tito Diaz eta Jakub Skrzyniarz atezain poloniarra ez daude jokatzeko moduan, ezta Nieto anaiak ere. Horiez gain, Iñaki Cavero eta Dariel Garcia kubatarra, azken partidan min hartuta, baja dira.