Beste kirolak
ESKUBALOIA
Super Amara Bera Berak Nicole Wiggins atezaina fitxatu du 2025-26 denboraldirako
EITB MEDIA
Gaur egun, Nizan jokatzen ari da jokalari madrildarra. Aurten, bigarren denboraldia beteko du Frantziako taldean.
-
Nicole Wiggins, Bera Berako jokalari berria
Nicole Wiggins atezainak Super Amara Bera Beran jokatuko du 2025-26 sasoian, bi aldeek adostu dutenaren arabera. Beraz, 24 urteko jokalari madrildarra eta Lucia Prades, egungo atezaina, izango dira postu horretan ordutik aurrera.
Egun, Nizan jokatzen ari da Wiggins, bigarren denboraldiz. Frantziako Ligan, laugarren dago orain. Horrez gain, Espainiako selekzioarekin ere jokatu du. Besteak beste, urrea irabazi zuen 2022ko Mediterraneoko Jokoetan. Urte berean, Europako Txapelketan ere hartu zuen parte, baita 2024ko Olinpiar Jokoetan ere.
Gaztea izan arren, Super Amara Bera Berak atezain bizia eta nazioarteko txapelketetan esperientziaduna bilatu nahi izan du fitxaketa honekin.
¿¿ Fichaje: @superamara @BalonmaBeraBera incorporará a Nicole Wiggins la próxima temporada 25-26https://t.co/wedD1ScteU pic.twitter.com/dEPpI3sp9Y
— super amara Bera Bera (@BalonmaBeraBera) March 3, 2025