Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Asier Martinezek zazpigarren amaitu du Europako Txapelketako 60 metroko hesidun proba

EITB MEDIA

Finalerdietan laugarren postua lortu ondoren, finalean irten diren zazpi korrikalarietatik azkena izan da 7.68ko denborarekin, urrea lortu duen Jakub Szymanski poloniarrarengandik 25 milarenera.

  • Asier Martinez (eskuinean) finalean. Argazkia: EFE.

    Asier Martinez (eskuinean) finalean. Argazkia: EFE.

Asier Martinez nafarra zazpigarren geratu da Herbehereetako Apeldoorn hirian jokatu den pista estaliko atletismoko Europako Txapelketan, 60 metroko hesidun probako finalean.

Finalerdietan laugarren postua lortu ondoren, finalean irten diren zazpi korrikalarietatik azkena izan da 7.68ko denborarekin, urrea lortu duen Jakub Szymanski poloniarrarengandik 25 milarenera.

Wilhem Belocian eta Just Kwaou-Mathey frantziarrek osatu dute podiuma, zilarra eta brontzea eskuratuta, hurrenez hurren.