Itxi

Beste kirolak

Kanadan

Irati Idiakezek urrea eta zilarra irabazi ditu Snowboard Paralinpikoko Munduko Txapelketan

Agentziak | EITB MEDIA

Gipuzkoarraren bigarren munduko txapela da snowboardcross modalitatean, 2023an Gironan irabazitakoaren ostean.

  • Irati Idiakez. Argazkia: @BATbasqueteam

    Irati Idiakez. Argazkia: @BATbasqueteam

Irati Idiakez snowboardlariak bi domina irabazi ditu —urrea, snoboardcrossean; eta zilarra, banked slalomean— asteburuan, Big Whiten, Kanadan, jokatutako Munduko Snowboard Txapelketa paralinpikoetan.

Neguko Kiroletako Espainiako Federazioak jakitera emandakoaren arabera, gipuzkoarrak urrea igandean irabazi zuen, cross proban. Bertan Monica Kotzian eta Anna Dorobna poloniarrak izan zituen aurkari, sailkapen proban behin-behineko bigarren denborarik onena egin ostean, Kotzianen atzetik.

Finalean, baina, Idiakezek Kotzian mendean hartzea lortu zuen, eta bere ibilbideko banakako bigarren munduko titulua lortu zuen. Lehenengoa 2023an irabazi zuen, Gironan, Dual Banked modalitatean. Hirugarren bat ere badu, taldekakoa, Raquel Martinezekin irabazitakoa, SBX modalitatean, Gironan bertan.

Kanadako beste domina, zilarrezkoa, ostiralean irabazi zuen, Banked Slalomean. Finalerdietan Anna Drobnari gailendu zitzaion, baina ezin izan zuen hori egin Kotzianekin finalean.