Itxi

Beste kirolak

Golfa

Niemann nagusitu da Singapurren; Rahmek bosgarren amaitu du

Agencias | EITB Media

Joaquin Niemann txiletarrak irabazi du LIV Singapur torneoa, nagusitasunez. Koepka izan da bigarren eta Campbell hirugarren. Jon Rahm euskal golfistak bosgarren postuan amaitu du.

  • Jon Rahm

    Jon Rahmen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Joaquin Niemannek irabazi du Singapurreko LIV torneoa, eta denboraldiko bere bigarren titulua bereganatu du, Adelaidakoarekin (Australia) batera. Saudi Arabiak babestutako zirkuituko denboraldi honetako laugarren txapelketa izan da.

Niemann 196 kolpeko (-17 parraren azpitik) txartelarekin nagusitu da. Brooks Koepka (-12) estatubatuarra izan da bigarren eta Ben Campbell (-11) zeelandaberritarra hirugarren. David Puig (-10) espainiarra laugarren izan da.

Bestalde, Jon Rahmek 204 kolpeko txartelarekin amaitu du txapelketa, -9 parraren azpitik, eta bosgarren izan da sailkapenean Johnson, Muñoz, Oosthuizen eta Tringale golfistekin berdinduta.