Beste kirolak
Surfa
Erostarbe surfaren munduko maila goreneko zirkuitura itzuliko da, eta hurrengo lau probetan parte hartuko du
EITB Media
Zarauzko surflaria Championship Tourrera itzuliko da, Pipe Pro txapelketan maila gorenean debuta egin ostean. Hurrengo lau probetan parte hartuko du, Tatiana Weston-Webben ordez.
-
Nadia Erostarbe. Argazkia: Basque Team
Nadia Erostarbe munduko surfaren maila gorenean lehiatuko da berriro. Zarauzko surflariak (Gipuzkoa) Championship Tourreko (CT) hurrengo lau probetan parte hartuko du, Tatiana Weston-Webben ordez.
Nadiaren lehen hitzordua apirilaren 2tik 12ra jokatuko den Surf City Salvador Pro izango da. Ekitaldia Punta Rocan izango da, La Libertaden (Salvador).
Aurten egin du debuta, CTen
Erostarbek debuta egin zuen sufaren maila gorneko zrkuituan urtarrilaren 27tik otsailaren 8ra artean jokatu zen Lexus Pipe Pro txapelketan. Final-zortzirenetaraino heldu zen euskal surflaria.
Orain, munduko surfista onenekin lehiatzeko aukera izango du Championship Tourreko hurrengo lau probetan.