Itxi

Beste kirolak

Emakumezkoen 2. finalerdia

Mollarrik Ulia menderatu du, eta "Harri Herri" saioko final handirako sailkatu da

EITB MEDIA

Bi taldeak parean ibili dira landutako harriekin, baina, harri baldarrarekin, Mollariko Maddi Gesalaga eta Durana nabarmen nagusi izan dira; hain zuzen ere, 39 jasoaldi lortu dituzte, eta Uliako Estefania Etxebestek eta Lucia Orbek, ordea, 29. Hortaz, Mollarri eta Ibiur izango dira finalistak.

  • Harri baldarraren lehian, Mollari Ulia baino gehiago izan da (39-29). Argazkia: EITB Media.

    Harri baldarraren lehian, Mollari Ulia baino gehiago izan da (39-29). Argazkia: EITB Media.

Mollarri taldea "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko final handirako sailkatu da; izan ere, astelehenean EITBk emandako finalerdian, Ulia taldea menderatu du. Naroa Arruti kapitain duen Mollarri eta Elene Ostolazak gidatzen duen Ulia parean ibili dira landutako harriekin, baina, harri baldarraren lehian, Mollarri nabarmen nagusi izan da: Maddi Gesalagak eta Duranak 39 jasoaldi egin dituzte, eta Estefania Etxebestek eta Lucia Orbek, aldiz, 29.

Hala, 100 kiloko koadroarekin, Maddi Gesalagak 11 jasoaldi lortu ditu, Mollarrirentzat, eta Uliaren aldetik, Estefania Etxebestek 10 egin ditu. Uliako Lucia Orbek, 62,5 kiloko kubikoari heldu eta 17 jasoaldi gauzatu ditu, eta Mollarrik, Goizeder Abendibarrek ordezkatuta, 15.

62,5 kiloko zilindroan, Uliak, beste behin, alde txikia lortu du; izan ere, Sara Asenjok 15 jasoaldi egin ditu, Eider Garciak, Duranak, baino bat gehiago. Eta, 50 kiloko bolarekin, Uliako Itxaso Trekuk 26 aldiz jaso ditu, Mollarriko Zihara Zabalak baino jasoaldi bat gehiago eginda.

Ondorioz, harri baldarrekin aritzeko, Uliak bost minutu eta 48 segundo izan ditu, eta Mollarrik zortzi segundo gutxiago, 5:40. Naroa Arrutik Maddi Gesalaga eta Durana hautatu ditu, eta Elene Ostolazak Estefania Etxebeste eta Lucia Orbe. Mollarrik argi irabazi du; talde horretako harri-jasotzaileek 39 aldiz jaso dute harri baldarra, aurkariek baino hamar aldiz gehiago. Horrenbestez, Mollarrik eskuratu du apirilaren 27ko finalerako txartela, eta Ibiur izango du aurrean, txapelak jokoan; aurretik, datorren astelehenean, hilaren 21ean, Igeldo eta Laukariz saiatuko dira eskuratzen gizonezkoen finalerako esleitu gabe dagoen bigarren eta azken txartela.

EMAKUMEZKOEN BIGARREN FINALERDIA
           
   KOADROA   
 KUBIKOA
 ZILINDROA
BOLA 
DENBORA
           
 ULIA  10  17 15  26 4:48 (+1:00)
MOLLARRI  11  15 14  25 4:40 (+1:00)
           
HARRI BALDARRA
           JASOALDIAK
           
ULIA          29
MOLLARRI           39

 

Puntuazioa: KOADROA (8 segundo jasoaldiko), KUBIKOA (5 segundo jasoaldiko), ZILINDROA (3 segundo jasoaldiko) eta BOLA (3 segundo jasoaldiko).