Itxi

Beste kirolak

Halterofilia

Naroa Arrasatek brontzezko domina bereganatu du halterofiliako Europako Txapelketako 64 kiloko mailan

EITB Media

Atarrabiakoa hirugarren izan da 64 kiloko mailako bi aldiko modalitatean, 122 kiloko altxaldiarekin. Graillot bigarrenarekiko kilo bkarrera geratu da. Davis izan da txapelduna, 127 kilo altxatuta.

  • Naroa Arrasate

    Naroa Arrasate. Argazkia: Facebook Real Federación Española de Halterofilia

Naroa Arrasate nafarrak brontzezko domina bereganatu du Chisinaun (Moldava) jokatzen ari den halterofiliako Europako Txapelketako 64 kilora arteko mailako bi aldiko modalitatean.

Arrasatek 122 kiloko altxaldiarekin lortu du hirugarren postua, eta bigarren izan den Vicky Graillot frantziarrarekiko (123 kilo jaso ditu) kilo bakarrera geratu da. Sarah Davis britainiarrak izan da txapelduna, 127 kilo altxatuta.

Atarrabiakoak 117 kilo altxatu ditu lehen jasoaldian; gero, 120koarekin kale egin du, baina bere azken saiakeran 122 kilo altxatuta, berak Mananako Munduko Txapelketetan ezarritako Espainiako errekorra berdindu du.