Beste kirolak
Europako Liga
Bidasoa Irunek emaitza ona lortu nahi du Melsungenen aurkako joaneko partidan
EITB Media
Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa, eta emaitza ona lortzea izango du helburu. Norgehiagoka apirilaren 22an jokatuko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
-
Bidasoa Irungo jokalariak zaleak agurtzen, Benfica kanporatu ostean. Argazkia: EITB Media
Bidasoa Irunek EHF Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partida jokatuko du MT Melsungen taldearen kontra, asteartean, apirilaren 22an. Euskal taldeak Kesselen (Alemania) jokatuko du, 18:45ean, Alemaniako taldearen kantxan. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Irungo taldeak aurkari zaila izango du aurrean. Melsungen Bundesligako (Alemaniako liga) bigarren sailkatua da, eta Fuchse Berlin liderarrekiko bi puntura dago, partida bat gutxiago jokatuta. Talde sendoa du Melsungenek eta badu euskal jokari bat ere: Erik Balenciaga. Zarauztarrak gertuko taldearen kontra okatzeko aukera izango du.
Bidasoa Irun ere, bigarren sailkatua da Plenitude Ligan (Espainiako Liga), eta beldur gabe jokatuko du Alemanian. Euskal taldeak argi du helburua: Alemanian emaitza ona lortzea, apirilaren 29ko itzuliko partidan Artalekun (Irun) kanporaketa gainditu ahal izateko.