Beste kirolak
Europako Liga
Europako Ligako final-laurdenetako joaneko Melsungen vs Bidasoa Irun partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
EITB Media
Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa. Norgehiagoka gaur jokatuko da, 18:45ean, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
-
Bidasoa Irun. Argazkia: EITB Media
Bidasoa Irunek EHF Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partida jokatuko du MT Melsungen taldearen kontra, gaur, apirilaren 22an, 18:45ean. Kesselen (Alemania) jokatuko den neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Irungo taldeak aurkari zaila izango du aurrean, baina emaitza ona lortzea da Bidasoaren helburua, aprilaren 29ko itzuliko partidan, Artalekun (Irun), kanporaketa gainditzeko. Melsungenen Erik Balenciaga euskal jokalaria dago.
Gogoratu final-laurdenetako joaneko norgehiagokaren nondik norakoak ikusgai izango dituzula eitb.eus-en eta ETB4n, 18:45etik aurrera.