Itxi

Beste kirolak

Judoa

Ariane Toro judokak brontzea lortu du Europako Txapelketako 52 kilorainoko mailan

eitb media

21 urteko  judokak bi waza-ari puntuazioa eskuratuta gailendu zaio Roza Gyertyas hungariarrari bigarren aukerako finalean.

  • Ariane Toro. Artxiboko irudia: EITB Media

    Ariane Toro. Artxiboko irudia: EITB Media

Ariane Toro judoka nafarrak Espainiako selekzioaren lehen domina lortu du asteazken honetan Podgorican (Montenegro), 52 kilorainoko mailan brontzea eskuratuta.

21 urteko judokak waza-ari motako bi puntu-sorta eskuratuta gailendu zaio Roza Gyertyas hungariarrari bigarren aukerako finalean.

Garaipen horri esker, berriro igo da podiumera, iaz Zagrebeko Europako Txapelketan egin zuen bezala.