Itxi

Beste kirolak

GOLFA

Rahmek laugarren amaitu du Mexikoko LIV Golfen, eta Ciganda bederatzigarren izan da Chevron Txapelketan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Joaquin Niemann txiletarra izan zen nagusi Mexikon, guztira 197 kolpe eginda. Chevron Txapelketan, ostera, Mao Saigo japoniarra nagusitu zen, urteko lehen lehia handian.

  • Jon Rahm, LIV Mexikon.

    Jon Rahm, LIV Mexikon. EFE

Torque taldeko Joaquin Niemann txiletarrak irabazi zuen igandean LIV Golf zirkuituko seigarren hitzordua, Mexiko Hiriko Chapultepec Klubean.

Jon Rahm euskal golflariak laugarren amaitu zuen, 68 kolpeko txartela sinatuta; guztira, 201 egin zituen txapelketan. Barrikakoak bost birdie eta bi bogey lortu zituen.

Mexikoko txapelketa amaituta, LIV zirkuituak Hego Korean jarraituko du, maiatzaren 2tik 4ra.

Carlota Ciganda nafarrak, bestetik, bederatzigarren egin zuen Chevron Txapelketan, beste hiru golf jokalarirekin berdinduta. Garaipena Mao Saigo japoniarrarentzat izan zen, play-offean lau jokakariren arteko berdinketa hautsita.