Beste kirolak
Eskubaloia
Karstenek kontratua berritu du Bera Berarekin, denboraldi batez
EITB Media
Elke Karstenek Super Amara Bera Beran jarraituko du, gutxienez urtebete gehiagoz, kontratua berritu baitu beste denboraldi batez Donostiako klubarekin.
-
Elke Karsten. Argazkia: @BalonmaBeraBera
Elke Karstenek denboraldi batez berritu du kontratua Super Amara Bera Berarekin, eta, ondorioz, argentinarrak seigarren denboraldia beteko du Donostiako klubean.
"Pozik nago urtebete gehiagoz hemen jarraituko dudalako", adierazi du Karstenek kontratua berritu ostean. "Hauxe da ego nahi dudan tokia. Hemen jarraitzeak ahalik eta ondoen egotera behartzen nau, taldeak txapelketa guztiak lehiatu nahi baititu, eta, zergatik ez, irabazi. Erronka polita da nire kirol ibilbidearekin jarraitzeko", gaineratu du.
Denboraldi honetan, orain arte 156 gol sartuta, taldeko golegile onena da. Liga amaitzeke dago oraindik, baina Karstenek argi du datorren sasoirako helburua: "Datorren urtean berriro Europan sartzea eta jendearen babesa edukitzea izango dira helburuak".