Itxi

Beste kirolak

EHF Europa Liga

Bidasoa Irun vs Melsungen partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Alex Mozasen taldeak EHF Europa Ligako finaletarako txartela du jokoan, eta horretarako Alamianiako taldeak duen gol bateko errenta irauli beharko du. Norgehiagoka 20:45ean hasiko da, Artalekun.

  • Bidasoa Irun, EHF Ligan

    Bidasoa Irun, EHF Ligan

Bidasoa Irunek eskura du taldearen historia luzeko une esanguratsuenetako bat bizitzeko aukera: EHF Europa Ligako finaletarako txartela lortzea, alegia. Dena den, horretarako, Melsungen Alemaniako Bundesligako liderrari irabazi beharko dio gaur gaueko partidan, bi goleko aldearekin. EITB Mediak zuzenean emango du lehia, 20:45etik aurrera, bai eitb.eus-en bai ETB4n.

Erik Balenziaga gipuzkoarrak gidatzen duen Alemaniako taldeari dagokionez, Dainis Kristopans letoniarra jokatzeko moduan dela iritsiko dira Irunera, joanekoan min hartuta baja izan ostean. Irundarren defentsa lanean eragina izango du horrek.

Bi goleko aldearekin irabaziz gero, maiatzaren 24ean eta 25ean Hanburgon jokatuko den finaleko fasean lehiatzeko txartela lortuko luke Irungo taldeak.