Beste kirolak
Errugbia
Suso Romero izango da AMPO Ordiziako entrenatzaile berria
EITB Media
Federico Galloren tokia hartuta, entrenatzaile andaluziarrak zuzenduko du Gipuzkoako taldea 2025-26 denboraldian.
-
Suso Romero. Argazkia: AMPO Ordizia
AMPO Ordiziak larunbat honetan iragarri duenez, Suso Romero entrenatzaile andaluziarra izango da lehen taldeko entrenatzaile berria datorren denboraldian.
Federico Galloren tokia hartuta, Romerok zuzenduko du Gipuzkoako taldea 2025-26 denboraldian. Gaur egun Espainiako 18 urtez azpiko selekzioaren entrenatzaileetako bat da, eta, gainera, Sevillako Errugbi Zentroa zuzentzen du.
Entrenatzaile andaluziarra oraindik ez da Ordiziara iritsi, baina datorren denboraldirako taldea prestatzen hasi da jada.