Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Mikel Zabalak Bidasoa Irun utziko du denboraldi amaieran

Agentziak | EITB MEDIA

Zabalak azaldu du "denbora asko pentsatzen" eman ondoren hartu duela erabakia, "eskubaloitik urrun dagoen beste bide bat hartzeko".

  • Mikel Zabala. Argazkia: Bidasoa Irun

    Mikel Zabala. Argazkia: Bidasoa Irun

Mikel Zabalak ez du datorren denboraldian Irudek Bidasoa Irunen jarraituko, nahiz eta kontratua indarrean duen hurrengo denboraldirako, eta 2018an hartu zuen kluba utziko du.

Bidasoa Irunek ofizial egin du Eibarko jokalariaren agurra zazpi denboraldiren ostean, eta eskerrak eman dizkio "profesionaltasunagatik eta kolore hauenganako maitasunagatik". Era berean, "beti klub honetako kide" izango dela esan dio.

Zabalak azaldu du "denbora asko pentsatzen" eman ondoren hartu duela erabakia, "eskubaloitik urrun dagoen beste bide bat hartzeko". Horren arabera, "Bidasoa ez da erdizka egoteko klub bat, eta klubarekin zintzoa izateko beharra sentitu nuen".