Beste kirolak
GOLFA
Jon Rahmek zazpigarren postua lortu du Hego Koreako LIV Golfean
EITB MEDIA
Bryson DeChambeau estatubatuarrak irabazi du, parretik behera 19 kolpeko txartela aurkeztuta, Rahmek baino 11 kolpe gutxiago.
-
Jon Rahm, Mexikoko torneoan. Argazkia: EFE
Jon Rahm golflari bizkaitarrak zazpigarren postuan amaitu du LIV Golf zirkuituko Hego Koreako txapelketa. Bryson DeChambeau estatubatuarrak irabazi du parretik behera 19 kolpeko txartela aurkeztuta, Rahmek baino 11 kolpe gutxiago. Bigarren eta hirugarren postuak Charles Howell (-17) eta Talor Gooch (-14) herrikideek eskuratu dituzte.
Barrikakoak ez zuen txapelketa ondo hasi ostiralean, eta 72 kolperekin itxi zuen lehen jardunaldia, irabazleak baino zazpi kolpe gehiagorekin. Larunbatean, markagailua hobetzea lortu zuen, sei kolpe gutxiagorekin (66), baina azken jardunaldian ere ez da fin ibili, 70 kolpe behar izan baititu, guztira 208 kolperekin amaitzeko (-8).
Horrela, Rahmek 19 txapelketa daramatza jarraian LIV Golfean 10 onenen artean sailkatzen, baina garaipena eskuratzeko borrokatik urrun, askotan.