Beste kirolak
Eskubaloia
Julen Aginagalde, Poloniako selekzioaren hautatzailearen laguntzaile
EITB Media
Bidasoa Irun taldearen kirol-zuzendari karguarekin uztartuko du zeregin berria. Badu horretarako Irungo klubaren babesa eta baimena.
-
Julen Aginagalde. Argazkia: @CDBidasoaIrun
Julen Aginagalde, Bidasoa Irun taldearen egungo kirol zuzendaria, Poloniako selezioko hautatzailearen laguntzaile berria da, Irungo klubak eta Poloniako Eskubaloi Federazioak maiatzaren 5ean baieztatu dutenez.
Aginagaldek kargu berria eta Bidasoako kirol-zuzendari lanak uztartuko ditu. Bidasoa Irunek jakinarazi du Aginagaldek klubaren kirol-zuzendari izaten jarraituko duela, "dedikazio eta konpromiso osoz".
Horrez gain, Irungo klubak honako hau gaineratu du: "Zorionak Juleni etapa berri honengatik, eta gure babesa adierazten diogu bere funtzioen bateragarritasunari, poloniarra bezalako lehen mailako selekzio baten talde teknikoan parte hartzeak gure klubean egiten duen lana ere aberastuko duela sinetsita gaude-eta".