Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Pedro Pachecok hautsita du ezker belauneko barrualdeko meniskoa

EITB Media

Tratamendu kontserbadoreak ez du funtzionatu, eta ebakuntza egingo diote maiatzaren 15ean. Brasildarrak ligako azken hiru partidak galduko ditu. Gainera, badirudi ez dela Errege Kopa jokatzeko prest egongo.

  • Pedro Pacheco, jugador del Bidasoa Irun

    Pedro Pacheco, Bidasoa Irun taldeko jokalaria. Argazkia: @CDBidasoaIrun

Irudek Bidasoa Irun taldeko Pedro Pacheco erdiko atzelari brasildarrak hautsita du ezker belauneko barrualdeko meniskoa, eta ez ditu jokatuko ligako azken hiru partidak, klubak jakinarazi duenez.

Pachecok ez du Bidasoan jarraituko datorren denboraldian, Frantziako ligara joango da, eta ligako azken hiru partidu erabakigarriak -Valladolid, Logroño eta Puente Genil taldeen aurkakoak- galduko ditu. Bidasoa Irun bigarren urtez jarraian Asobal Ligako txapeldunorde izateko lehian murgilduta dago; Bartzelona da txapelduna. Horrez gain, badirudi ez dela prest egongo ekaineko lehen asteburuan Irungo Artalekun jokatuko den Errege Koparako.

Hasiera baten, tratamendu kontserbadorean aldeko apustua egin zuten jokalariak eta madikuek, baina ez zuen funtzionatu; ondorioz, ebakuntza egingo diote maiatzaren 15ean

27 urteko brasildarrak Frantziako Saran Loiret Handball taldean jokatuko du datorren sasoitik aurrera. Saran Loiret Frantziako maila gorenera igotzeko lehian dago. Beraz, Pachecok ezingo die zaleei agir esan kantxa barruan maiatzaren 24ko Logroñoren aurkako duen azken norgehiagokan.