Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoa Irunek Torrelavega izango du aurkari Errege Kopako final-laurdenetan

EITB Media

Eskubaloiko Kopa Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko da ekainaren 6tik 8ra artean. Irudek Bidasoa Irun anfitrioiak Bathco Torrelavegaren kontra jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa.

  • Eskubaloiko Errege Kopa

    Eskubaloiko Errege Kopako azken faseko kanporaketak. Argazkia: RFE Balonmano

Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavega izango du aurkari eskubaloiko Errege Kopako final-laurdenetan. Kopa Irungo (Gipuzkoa) Artaleku kiroldegian jokatuko da, ekainaren 6tik 8ra artean.

Errege Kopako azken fasearen zozketa Kirol Kontseilu Nagusiaren Madrilgo egoitzan egin da zozketa, astelehen honetan, maiatzaren 12an. Final-laurdenak ekainaren 6an jokatuko dira, finalerdiak 7an, eta finala, hilaren 8an.

Bidasoa anfitrioia izango da, eta etxean titulua eskuratzea izango du helburu. Final-laurdenak gaindituz gero, Irungo taldeak Alcobendasen eta Abanca Ademar Leonen arteko kanporaketako irabazlea izango luke aurkari balizko finalerdietan.

Hauxek dira final-laurdenetako beste bi kanporaketak: Logroño La Rioja - Bada Huesca eta Bartzelona - Recoletos Atletico Valladolid.

Final-laurdenetako kanporaketak:

Bidasoa Irun - Bathco Torrelavega

Balonmano Alcobendas - Abanca Ademar Leon

Logroño La Rioja - Bada Huesca

Bartzelona - Recoletos Atletico Valladolid

Finalerdiak:

A) Bidasoa Irun - Bathco Torrelavega partidako irabazlea vs Balonmano Alcobendas - Bada Huesca neurketako garailea

B) Logroño La Rioja - Bada Huesca partidako garailea vs Bartzelona - Recoletos Atletico Valladolid neurketako irabazlea

Finala:

A finalerdiko irabazlea vs B finalerdiko irabazlea