Beste kirolak
Eskubaloia
Uribitartek eta Rodriguezek denboraldi batez berritu dute Beti Onakekin
EITB Media
Laida Uribitarte eta Estitxu Rodriguez jokalariek kontratua berritzea sinatu dute 2025-2026 denboraldi amaierara arte.
-
Laida Uribitarte eta Estitxu Rodriguez, Beti Onakeko jokalariak. Argazkia: @Beti_guerreras
Laida Uribitarte eta Estitxu Rodriguez jokalariek Replasa Beti Onak taldean jarrituko dute 2025-2026 sasoian, klubak astelehen honetan, maiatzaren 12an, jakinarazi duenez. Beraz, beste denboraldi batez luzatu dute klubarekin duten lotura.
Biak ala biak jokalari oso garrantzitsuak izan dira Beti Onakentzat amaitu berri den denboraldian, eta datorrenean ere funtsezkoak izan daitzela espero dute klubean.