Beste kirolak
GOLFA
Scheffler izan da nagusi PGA Txapelketan, Rahm saririk gabe utzita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Barrikakoa estatubatuarraren pare jarri zen azken errondan, baina azkenean ezin izan zion aurre hartu. Bigarren postuan berdinduta geratu ziren DeChambeau, Riley eta English.
-
Jon Rahm, PGA Txapelketan. EFE
Scottie Scheffler estatubatuarrak irabazi zuen igandean PGA Golf Txapelketa, bere ibilbideko hirugarren garaikur 'handia', Augustako bi Masters eskuratu ostean. Jon Rahm euskal golflaria saririk gabe geratu zen, nahiz eta une batez Schefflerrekin berdinduta egon.
Rahm aukerekin iritsi zen azken txanpara, parraren azpitik 6 kolperekin hirugarren buelta eta gero. Azken eguna, gainera, bikain hasi zuen. Schefflerrek, ordea, presioari eutsi zion. Barrikakoak bogey bat egin zuen 16. zuloan, eta bi bogey bikoitz jarraian 17. eta 18.ean. Horren ondorioz, behera egin zuen sailkapenean.
Charlotteko Quail Hollow Klubean (Ipar Carolina, AEB) jokatutako lehian, Scheffler (28 urte), lehen postuan iritsi zen azken errondara, eta txapelketa parraz azpitik 11 kolpe pilatuta amaitu zuen.
Bigarren lekuan, hiru golf-jokalari geratu ziren, berdinduta: DeChambeau, Riley eta English (-6).