Beste kirolak
Surfa
Nadia Erostarbek agur esan dio Championship Tourrari, Margaret River Pro txapelketatik kanpo dago eta
EITB Media
Euskal surfistak ezin izan du gainditu Australiako txapelketako bigarren kanporaketa, eta ez duenez denboraldi erdiko gutxieneko puntuazioa lortu, agur esan dio maila gorenari.
-
Nadia Erostarberen artxiboko irudia. Argazkia: Basque Team
Nadia Erostarbek ez du aurrera egin Margaret River Pro txapelketako bigarren kanporaketan, eta euskal surflariak agur esan dio Championship Tourrari (CT), surfaren maila gorenari.
Zarautzekoak (Gipuzkoa) ezin izan ditu Erin Brooks eta Lakey Perterson aurkariak gainditu; ondorioz, kanporatu dute. Hala, bada, ez du lortu aurrera egiteko denboraldi erdiko gutxieneko marka eskuratzea; beraz, aurten, aurrerantzean ez da lehiatuko Championship Tourrean.