Itxi

Beste kirolak

Aizkolaritza

Izeta VI.ak lesioa du oinean, eta ezingo du Ereñotzun aritu, igandean

EITB MEDIA

Aiako aizkolariak ebaki handia du, eta, ostiralean, Donostian, ebakuntza egingo diote; izan ere, eskafoidea haustuta du, eta tendoi bat minduta. Igandean, Bigarren Mailako bigarren kanporaketa zen jokatzekoa, finalerako txartel baten bila, baina, azkenean, baja izango da.

  • Izeta VI.a, artxiboko irudian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

    Izeta VI.a, artxiboko irudian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

Andoni Iruretagoiena aizkolariak, Izeta VI.ak, lesioa du oinean, eta ezingo du aritu igandean, hilaren 25ean, Ereñotzun, Bigarren Mailako bigarren kanporaketan; egun horretan, finalerako txartelak izango dira jokoan. Aiakoak ebaki handia du, eta, ostiralean, Donostian, ebakuntza egingo diote; izan ere, eskafoidea haustuta du, eta tendoi bat minduta. Entrenatzen ari zela izan du lesioa. 

Izeta VI.ak, ostegunean, honako hau argitaratu du Instagrameko bere kontuan: "Denboraldi batez, plazetatik kanpo izango gara, lesio bat dela eta; baina inoiz baino indartsuago bueltatuko naiz", nabarmendu du, jasotako animoak eskertu aurretik.

Hala, Izeta VI.ak ezin izango du txapelketan jarraitu, lesioagatik.