Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Bera Ligako finalean sartu da, Malagan ere irabazita (20-24)

EITB Media

Gipuzkoako taldeak hiru goleko abantaila lortu zuen Donostian, 27-24 nagusituta joaneko partidan, baina nahiago izan du kanporaketa ziurtatu eta itzulikoa ere irabazi. Elx izango du aurkari finalean.

  • Jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: Super Amara Bera Bera.

    Jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: Super Amara Bera Bera.

Super Amara Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligako play-offeko finalera sailkatu da igande honetan, Costa del Sol Malaga 20-24 menderatuta Andaluziako hirian jokatutako finalerdiko itzuliko partidan.

Horrela, Elxen aurka jokatuko du finala, maiatzaren 28an eta 31n, eta, behar izanez gero, ekainaren 4an erabakiko da irabazlea.

Iragan asteazkeneko joaneko partidan, Gipuzkoako taldeak hiru goleko abantaila lortu zuen Donostian 27-24 irabazita. Hala ere, ez zen nahikoa ezer ziurtatzeko, eta itzuleran garaipenaren bila atera behar izan dute.

Itzulerako norgehiagokan, Shula Gavilanek bigarren zatiaren hasieran jasotako txartel gorriak itxaropena eman die Malagako neskei, markagailuan hiru goleko errenta lortuta, baina Tamara Kostic atezain serbiarraren geldiketek Bera Berak markagailua iraultzea ahalbidetu dute, amaierarako 10 minuturen faltan lau goleko aldea lortuta.

Abantaila hori gainditzea ezinezkoa izan zaio Malagako taldeari, eta titulua lortzeko borrokan sartzeko aukera eman dio Gipuzkoakoari.