Itxi

Beste kirolak

Guerreras Ligako finala

Bera Bera vs Elx, Ligako finaleko lehen partida, zuzenean, EITB Median

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hiru partidetako onena izango da txapelduna, golen aldea kontuan hartu gabe. Lehen neurketa zuzenean ikusteko aukera emango du EITB Mediak, streamingez eitb.eus-en eta ETB4n, 20:30etik aurrera.

  • Bera Beraren artxiboko irudia

    Bera Beraren artxiboko irudia

Super Amara Bera Berak eta Atticgo Balonmano Elx taldeek Guerreras Ligako finaleko lehen partida jokatuko dute asteazken gau honetan. Norgehiagoka EITB Mediak emango du, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n.

Donostiako taldeak iaz lortutako hiru txapelketak eskuratu nahi ditu aurten ere, Kopa eta Iberiar Superkopa irabazi baitituzte dagoeneko.

Final honetan, hiru partidetako onena izango da nagusi, golen aldea kontuan hartu gabe. Kanporaketako bigarren hitzordua larunbat honetan izango da, 18:00etatik aurrera, Elxko Esperanza Lag pabiloian.

Bera Bera historiako denboraldi onena osatzeko bidean da; izan ere, Europa Ligako final-laurdenetara iritsi dira Imanol Alvarezek entrenatzen dituen jokalariak, kontinenteko bigarren txapelketa nagusia. Blomberg-Lippe Alemaniako Bundesligako txapeldunordearen aurrean galduta geratu ziren at.