Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Bera, Ligako txapeldun!

EITB MEDIA

Asteazkenean, Donostian lehen partida irabazi ondoren, bigarrenean ere menderatu du Elx, 24-26, eta hamargarren Liga irabazi du horrela.

  • Bera Bera, txapelduna. Argazkia: EITB.

    Bera Bera, txapelduna. Argazkia: EITB.

Super Amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Liga irabazi du larunbat honetan, Elx bigarren partidan ere garaituta (24-26). Horrela, Donostiako taldeak bere hamargarren liga eta aurtengo hirugarren titulua lortu du.

Bera Berak Ogonovszkyren golak baliatu ditu etxeko taldeak markagailuan aldea ireki ez zezan.

Norgehiagoka orekatua izan da lehen zatiko azken minutuetara arte. Imanol Alvarezen taldeak pauso bat gehiago eman du orduan, Pradesen geldiketei esker atsedenaldira abantailarekin iristeko (12-14).

Partida aldatu egin da bigarren zatian. 3-0eko partziala eginda, Elxek aurrea hartu du markagailuan, eta Bera Beraren erasoa gelditu du. Kelly Rosaren golei eta Bera Beraren baloi galerei esker, Elxeko taldea agintean jarri da jokoan eta markagailuan.

Donostiako taldea, baina, berriro sartu da partidan, Lyndie Tchaptcheten golei esker gehienbat. Azken minutuetan, Bera Berako jokalarien esperientzia eta kalitatea nagusitu dira.

1:20

Fitxa teknikoa:

24 - Atticgo Elche (10+14): Morales; Oppedal (4), Maria Flores, Paola Bernabé (3), Martín-Buro (2), Kelly Rosa (7) eta Noelia Solla (hasierako zazpikoa); Paula Agullo (3), Gasco (2), Mendez, Carratú, Zaira Benitez, Figueiredo (1), Rubio (2 p), Vladu eta Aguado.

26 - Bera Bera (14+12): Prades; Ogonovszky (4), Arrojeria (3), Arroyo, Lyndie Tchaptchet (3), Maitane Etxeberria (4) eta Louis (3) (hasierako zazpikoa); Karsten (5, 4 p), Alba Menendez, Erauskin (1), Laura Hernandez, Elba Alvarez (2, 1p), Micaela Rodrigues (1), Gavilan eta Kostic.

Markagailua, 5 minutuan behin: 2-4, 5-5, 7-8, 9-10, 9-10, 12-14 (atsedenaldia); 15-14, 16-15, 18-17, 19-19, 21-22 eta 24-26.

Epaileak: Florenza Virgili eta Ausas Busquets. 2 minutuz kanporatu dituzte Paola Bernabe, Mendez, Erauskin, Laura Hernandez, Lyndie Tchaptchet, Alba Menendez eta Arroyo.