Beste kirolak
Eskubaloia
Anaitasuna Zilarrezko Ohorezko Mailara jaitsi da
EITB MEDIA
Azken jardunaldian irabazi arren, aurkari zuzenen emaitzek ez diote mesederik egin, eta ezin izan dio mailari eutsi, Plenitude Liga azken postuan amaitu du eta.
-
Anaitasuna taldearen irudia. Argazkia: Helvetia Anaitasuna
Helvetia Anaitasunari ez dio ezertarako balio izan Frigorificos Morrazoren aurka igande honetan lortutako garaipenak (37-34). Aurkari zuzenen emaitzek ez diote mesederik egin eta, ondorioz, Plenitude Ligako azken postuan bukatu du eta datorren denboraldian Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatuko du.
Nafarroako taldeak garaipena behar zuen, eta beheko postuetan berarekin zeuden taldeek ezer positiborik ez ateratzea. Etxeko lanak egin arren, ez da nahikoa izan.
Horrela, denboraldia azken postuan amaitu du, 19 punturekin, 8 garaipen, 3 berdinketa eta 9 porrotekin, eta mailari ezin eutsita, jaitsi egingo da.