Beste kirolak
Fitxaketak
Bera Berak Ester Somaza eta Elena Amores fitxatu ditu, 2027ra arte
EITB MEDIA
Somaza, 21 urtekoa bera, Granollersetik iritsi da Bera Berara, eta ezker alboko bezala aritzen da; Amores ezker hegalekoak 23 urte egingo ditu uztailean, eta Guarseden jokatu du azken denboraldietan.
-
Somazak eta Amoresek Bera Bera indartuko dute, 2025-26 denboralditik. Argazkiak: Bera Bera.
Super Amara Bera Berak Ester Somaza eta Elena Amores fitxatu ditu, bi denboraldiz, hau da, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte, Gipuzkoako klubak astearte arratsaldean iragarri duenez. Somaza, 21 urtekoa bera, Granollersetik iritsi da Bera Berara, eta ezker alboko bezala aritzen da; Amores ezker hegalekoak 23 urte egingo ditu uztailean, eta Guarseden jokatu du azken denboraldietan.
Bere web orrian argitaratutako ohar batean, Bera Berak, Somazaren gainean nabarmendu du liga erregularreko bosgarren golegilerik onena izan dela, 2024-25 denboraldian, 24 partidatan 109 gol sartuta; Imanol Alvarezen taldeari "kanpoko jaurtiketa eta sendotasuna defentsan" eman ahal dio. Bera Berak zehaztu duenez, sinatutako bigarren denboraldia baldintzatuta dago.
Amoresek, ordea, "abiadura eta hegaletan definizioa" eman diezaioke taldeari. 2023an, Guardesen zebilela, European Cupeko final bat jokatu zuen, 2023an.