Beste kirolak
Eskubaloia
Bidasoa Irun-Torrelavega, Errege Kopako final-laurdena, zuzenean, EITBn
EITB Media
Eskubaloiko Kopa Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko da ekainaren 6a eta 8a bitartean. Irudek Bidasoa Irun anfitrioiak Bathco Torrelavegaren kontra jokatuko du ostiral honetan final-laurdenetako kanporaketa, eta zuzenean izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en.
-
Bidasoa Irun, Errege Kopan
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavega izango du aurkari eskubaloiko Errege Kopako final-laurdenetan. Kopa Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko da, ekainaren 6a eta 8a bitartean.
Bidasoa anfitrioia izango da, eta titulua etxean eskuratzea izango du helburu. Final-laurdenetako partida irabazi gero, Gipuzkoako taldeak Alcobendasen eta Abanca Ademar Leonen arteko kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.
Hauxek dira final-laurdenetako beste bi kanporaketak: Logroño Errioxa-Bada Huesca eta Bartzelona-Recoletos Atletico Valladolid.
Irudek Bidasoa Irun-Bathco Torrelavega partida zuzenean izango da ikusgai, gaur, ETB4n eta eitb.eus-en, 20:45etik aurrera.